Astekaria

 Liburuak 

Nobela irabazi zuen idazlearen nobela

Irudia


2172. alea
2009-02-15
alde 0    kontra 0

Doris Lessing ::Belarra kantari

Elkar

Orrialde kopurua ::289

prezioa ::20€

Nobela duzu Doris Lessingen Belarra kantari, birritan gainera: batetik, eleberria delako, eta bestetik, haren egileak 2007an Nobel Saria eskuratu zuelako. XXII. Jokin Zaitegi Sariketa irabazita euskaratu du Koro Navarrok idazle britainiarraren obrarik esanguratsuenetarikoa den hau. Heriotza batekin hasten da istorioa, eta momentu horretara iristeraino protagonistek izan dituzten gorabeherak azaltzen ditu. Nekazari pobreen alaba, Mary hirira alde egin zutenetakoa da. Han bizimodu erosoa izatea lortu du, baina nekazari errukarri batekin ezkondu eta pikutara joango da dena. Afrika hegoaldean girotua, Lessingen obra honek klase bereizkeria eta arrazakeria ditu ardatz.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza