Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2172. alea
2009-02-15
alde 0    kontra 0

Irati Jimenez idazleak Aldaketa 16 aldizkarian: "Inork idazle izan nahi badu uler dezala lehiaketa asko galdu behar direla beste zenbait irabazteko (...) Euskal literaturaren plazan agertzeko lehiaketen bidea aukeratu nuen bide garbiena iruditzen zitzaidalako. Azken batean, nik badut literatura munduan izen bat duen aita, Edorta Jimenez, eta orduan nire izena egiteko eta ez izateko Jimenez abizenaren oinordeko edo haren banpiro, lehiaketa aukeratu nuen ezagutzera emateko modu bezala. Bestalde, literaturaz bizitzea zaila delako".

 

Tesa Andonegi Goenkale telesaileko aktoreak Berrian: "Antzerkia egoera txarrean dago, haurrentzako lanak hobeto dabiltzan arren; hor dago Pirritx eta Porrotxen arrakasta. Proiektu jakin batzuek dute arrakasta (...) Tamalez, inork ez dauka formularik jakiteko zerk izango duen arrakasta eta zerk ez. Pausoka ekoiztetxekoak Goazen! sortzeko garaian oso azkarrak izan ziren, tankera horretako produktuak arrakasta itzela izaten ari direlako hainbat herrialdetan eta, hortaz, euskaraz ere sortzea oso ideia ona izan zen".

 

 

Gontzal Agote Nafarroako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak Deian: "Iazkoaren ostean, bertsolariek iritzi zioten, aukera polita izan zitekeela aurtengoan [hasieratik lehian hastea]. Azkenean Nafarroako Bertsolari Txapelketa da Nafarroako bertsolaritzak urtean zehar duen plazarik handiena. Hori dela eta, batzuk final aurrekoetan eta finalean bakarrik aritzen ziren, eta txapelketa gehiago aprobetxatzeko modua izan zitekeela hau erabaki zuten. Bestalde, toki gehiagotara iristeko modua ere ematen zuen".

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia