Astekaria

 Hiruko Txikian 

Haize erauntsi

Izugarria igaro genuena, teilak hegaka lekuko. Irratia dut kotxeko lagun. Gure Irratia mutu, Euskadi Irratia kalakari biharamun goizean. Tertulian, hiru ahots bat jostari: “Ez da hainbesterako izan, dezepzionatuta nago” bota zuen batek bere ergelean. Izena ere jarri zioten zikloia izendatu zutenari. Bitartean, Txingudi eta inguruak nituen bistan. Itsasontziak tripaz goiti, zenbait teilatu zulo, tximini batzuk lurrean, eta horietako bat kotxe baten gainean zapalgarri. Haizeak berean jarraitzen zuen fiuka. Arduratuta etxera itzuli eta salan ura tantoka. Ofizioko laguna hots egin eta igandea izanik ere, itoginak tapatzera jin zen teilatura igota. Argindarra bezperatik oporretara joana, ahal bezala moldatu ginen bazkaria egiteko. Konjelaterrak eguneratzeko egokiera. Iragarria ziguten zetorkiguna. Eta bete egin zen. Abisatu gabe etorri zena Garzon izan zen, zortzi lagun atxilotu zituen bozketak izozte aldera. Ez dut esango nori emango niokeen nire boza, argi dudana da hautagai bat kartzelan daukaten bitartean ez dudala bozik emanen; besteak –baldintzotan hala ere aurkezten direnak– lotsagabe alenak madarikatuz.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2171. alea
2009-02-08
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | ergela | 2009-02-10 01:49:32

    Ergelkeriaz jositako erantzuna utzi dizut hemen: http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/2009/02/09/ergela-naiz-eta-harro-nago/

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia