Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Asiako bizimodua poluzio sortzaile

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2171. alea
2009-02-08
alde 0    kontra 0
Poluzioa

Asiako hegoaldean oso ohiko bihurtu da zeruan laino marroi edo arreak agertzea, askotan eguzki-izpiak ere ikusten uzten ez dituztenak. Urte batzuk dira hori gertatzen dela eta bertakoek poluzioari egozten diote egoera hori.

Ezaguna da inguruan deforestazio handia dagoela, basoetan suteak eragitearen ondorioz; hiri handiak daudela eta automobilak milioika; etxeetan ere berogailuak poluzioaren iturri izan daitezkeela, eta abar.

Stockholm-eko Unibertsitateko (Suedia) Örjan Gustafsson-ek zuzendutako taldeak poluzio horren jatorria aztertu du karbono-14a erabiliz. Bi lekutan egin dituzte neurketak, Indian eta Maldiva irletan, eta ondorioek harridura sortu dute Asiako inguru horretako agintariengan: poluzio-lainoen %65aren jatorria biologikoa da, hau da, baso eta belar edo egur errekuntzatik datoz, eta %35 baino ez da petrolioarekin zerikusirik duten substantzien errekuntzatik datorrena.

Arazoa bertako bizimoduari eta ohiturei loturik dago eta konponbideak topatu nahi badituzte bizimodua bera hobetu beharko dute, bestela minbizi tasa edo arnas arazoak handitzen joango dira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia