Astekaria

 Bertso berriak 

Txikiaren konplexuari jarriak

I Barakaldoko BEC egin zuten eta bataiatu-hurren bertsoak ere etxetzat hartu zuen center izan arren. Donostik ere bere center-a edo edukitzearren bi urte barru egingo dute Basque Culinary Center-en.   II Ez dut ukatzen bere balio, aitzindaritza ta lorpen... Sukaldaritzan ez da txiripaz gauden tokian egoten. Beti gaudenez nazioartean zer dioten itxaroten izenak haina kezkatzen nau ni zergatik jarri dioten.   III Beti kanpoan ikusten dira arazoen errudunak baina geu ere BCC-n kasu, inozo eta tuntunak. Basque etiketaz baldin bagoaz mundurantza euskaldunak ez al gara geu gure hizkuntza minorizatzen dugunak?   IV Progresorako traba baino ez, etxerako hitz jario... Urteak pasa arren oraindik usain berbera dario. Uste badugu Europarako ezin duela balio gure hizkuntza merezi dugun pentsa dezagun serio.   V Mundua noski orain ez doa garai bateko erara: distantziak motz, hizkuntzak nahastu –irentsi ez baldin bada–. Igo nahi dugu planetako tren globalizatu hortara baina ez gara globalizatu, txotxolotu egin gara.   VI Eraikin hori, beteko dena chef eta ikasle trebez beteko al da euskaraz ere ikasiko duen jendez? Nortasun baten ezaugarri bat izan behar zuena berez... “Pixka bat mucho” omen da baina zenbat ote da batere ez?   Doinua: “Andre txarraren bentajak”.

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2170. alea
2009-02-01
alde 0    kontra 0
Aitor Sarriegi
(XDZ)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia