Astekaria

 Hiruko Txikian 

Preso

Lagunei idatzi euskarazko eskutitz arinenek ere, bide luzeagoa egiten dute helbideraino iristeko erdarazkoak baino. Frogatuta daukat. Eta are frogatuago, haiek igorritakoak, azkenak hilabete eta erdi egin baitu auskaloko bidetik nireganaino heltzerako. Aldiz, erdarazkoak hiruzpalau egunetan heltzen dira, euskarazkoak ez bezala irekita izan direnik arrastorik gabe. Normal. Izan ere, euskarazkoaren gutunazalak, bizpahiru aldiz zabalduta izan balitz bezala eta esku dorpez puskatuta, bere beheak neurriz kanpo luzeegiak erosi eta bere horretan utziak arrastaka daramatzaten galtza-praken itxura dakar, urratutako intimitatearen lekuko. Argi utzi nahi digute, euskaraz idatzitakoak zigortzen dizkigutela eta normalizazioak erdaraz idaztea eskatzen duela. Horrela jotzen digute beren erronka, etengabean enbidoka. Bi arrazoi dauzkagu gurean jarraitzeko. Gure arteko harremana euskaraz eraikia dugula, erdarak gure artekoetan arrotz ditugula, eta zigorrek eta mendekuzko injustiziek ahuldu, herabetu, kikildu eta mehetu baino, hazten eta indartzen gaituztela. Eguberritakoak otsailaren erdialdean jasotzen ditugula? Azaroan igorri garaiz iritsi daitezen. Eta orain, udaberria irudikatuz jardun, gauza bagara eta.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2170. alea
2009-02-01
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia