Astekaria

 Bero-beroan 

Iruña Veleiako txostenak webean

Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako tira-biren inguruko txostenak eta argazkiak webgunean (alava.net) zintzilikatu ditu. Ondokoak dira irakur daitezkeen txostenak: Eliseo Gil (aztarnategiko zuzendari ohia) eta Idoia Filloyk egindako txostenak eta beraiek eskatutako txostenak, Zientzi Batzorde Aholkularian emandakoak. Rubén Cerdánek eginiko txostenak, Veleiako materialei eginiko analisien ingurukoak. Zientzi Batzorde Aholkulariko kideek Iruña-Veleiako grafitoei buruz eginiko txostenak. Txostenez gain argazkiak daude, besteak beste, Joakin Gorrotxategi, Julio Nuñez eta Juan Santosenak.   Era berean, Eliseo Gilek Arabako Batzar Nagusietan hitz egin du eta berriz ere zalantzan jarri ditu Arabako Foru Aldundiak osatutako Ikerketarako batzorde zientifikoak Iruña-Veleiako aztarnen inguruan ateratako ondorioak. Bere hitzetan, adituek iritziak eman dituzte eta horien gainean eraikitako hipotesia da. Aztarnategiko zuzendari izandakoarekin batera zenbait langilek egin zuten agerraldia. Euren irudi profesionala zikindu izana salatu zuten eta ohore profesionala garbitzeko eskatu zioten Arabako Foru Aldundiari.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2169. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Iruña Veleiako grafitoa
Julio Nuñezek aztertutako Iruña Veleiako grafitoa (Arabako Foru Aldundia)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia