Astekaria

 Bero-beroan 

Eroski: euskal eta kooperatiba nortasunari eutsi

Eroskik, Mondragon Taldeko banaketa enpresak, bide berria hasi du joan den asteburuan. Batzorde Orokor Bereziak gehiengo handiz onartu zuen Egitura Sozietarioaren Estatutu Markoa. Zuzendaritzak estatutu hori sustatu zuen taldearen egitura aldatzeko eta Euskal Herriko zein Espainiar Estatuko dendetan lanean ari diren 52.000 langileak kooperatibista izateko. Beraz, 38.000 langile izan ahalko dira jabe, gainerakoak dagoeneko badira eta. Hasi berria den prozesua amaitzen denean, hiru bat urte barru, Eroski munduko kooperatiba handiena izango da.   Bazkide guztiak ez ziren ados eta gutxiengo batek osoko zuzenketa aurkeztu zuen. Horien ustez, Eroskiren erabaki gunea Espainiar Estatura alda liteke eta egoitza ere Euskal Herritik kanpora kokatu. Mondragon Taldearekiko lotura hausteko arriskua ere badute bazkide horiek. Beldur horiek etorkizunean indar hartuko dute edo desagertu egingo dira. Zuzendari orokor Agustin Markaidek kezka horiei erantzun asmoz zera esan zuen batzar orokorra bukatutakoan: “Gure kooperatibak Mondragonekin duen eta parte garen euskal gizartearekin daukan konpromisoa berritu ditugu“. Datozen hilabete eta urteetan, bide berria onartu dutenek eta ez dutenek, Eroskiren norabidea ikusi ahal izango dute. Zuzendari orokorrak esana zuen: “Prozesua bukatzen denean Eroskik oraingo ereduaren inolako tankerarik ez du izango”. Gutxienez manten dezala kooperatiba nortasuna eta euskal nortasuna, egoitza Euskal Herrian duela.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2169. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia