Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2009-01-20 -- 2169.zenb

Joxerra Aizpurua

Aedes aegypti

Behin baino gehiagotan entzun dugu, ohean gaudela, hurbiltzen ari zaigun eltxoaren soinua. Soinu hori hegalen mugimenduen ondorioa da. Eltxo arrek 600 megahertzeko frekuentziako soinua sortzen dute, emeek 400ekoa, baina ugalketa garaian frekuentzia hori 1.200 megahertzera handitzen da. Cornell-eko Unibertsitatean (AEB) diharduen Ronald Roy-ren taldeak lortu ditu datu horiek.

Aurkikuntzak oso bide interesgarria zabaldu du hainbat eltxo motaren aurkako borrokan. Aedes aegypti espezieak dengea transmititzen du besteak beste, eta horren eraginez Hego Amerikako eta Asiako 50 milioi pertsona gaixorik daude. Eltxoaren ugalketa oztopatuz, hau da, ugalketan emititutako soinua manipulatuz, dengearen zabalkundea mugatzerik izango dela uste dute ikerlariek.

Joxerra Aizpurua

Arabidopsis thaliana

Gizakiok maiz hartzen dugu aspirina ondoeza dugunean, baina ez gara ohitura hori dugun bakarrak. Landare batzuk ere aspirinaz baliatzen dira bakterio edo birusei aurre egiteko. Zehatzago esanda, azido salizilikoaz, aspirinaren osagarrietako batetaz.

Arestian esandakoa ezagun zuten zientzialariek, baina orain arte ez dute jakin nola lortzen zuten landareek azido salizilikoa ekoiztea. Washingtongo Unibertsitateko ikerlariek, Arabidopsis thaliana espeziearekin hainbat saiakera eginda, frogatu egin dute arriskuen aurrean, hau da, birus edo onddo baten aurrean, kaltzioa kalmodulina izeneko molekularekin elkartu eta hala sortutako konposatuak “aspirina” sortzeko seinalea bidaltzen diola landareari.

Normalean landareek oso neurri txikian sortzen dute azido salizilikoa. Aldiz, erasoren bat jasaten dutenean izugarri handitzen dute haren ekoizpena. Baina hori ez zaio dohainik ateratzen landareari: azido salizilikoa sortzeak euren hazkundea moteldu egiten du.

Darwinek orain dela 150 urte eman zuen argitara Espezieen jatorriaz hautespen naturalaren bidez liburua, zientziaren historiako lanik garrantzitsuenetako bat. Ingeles biologoa Galapago uharteetan ibili zen ikerle besteak beste, baina ez zuen atzeman iguana arrosa, bertako espezie endemiko bat. 1986an aurkitu zituzten lehenengo aleak, eta zientzialariek oraintsu ebatzi dute espezie desberdin bat direla. Darwinek jakin balu...
- http://ttiki.com/1861

Joxerra Aizpurua

Berriki egindako zenbait ikerketaren arabera, oso litekeena da metodo segurua existitzea lur azpian dauden basaltozko harkaitzetan karbono dioxidoa metatzeko, gas horrek eguratsera alde egin dezan saihestuz. Itxuraz, gauza bera lor liteke beste harkaitz mota batzuetan ere. Berotegi efektuaren aurka borrokatzeko beste bide bat zabaldu da.
- www.amazings.com

Joxerra Aizpurua

Termes panamensis termita espezieak du orain arte neurtutako matrail-mugimendurik azkarrena: 70 metro segundoko abiaduran astintzen du, eta haren hozkada hilgarria da. Intsektu txikia da, bai, baina kontuz harekin.
- www.amazings.com

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan