Astekaria

 Osasuna 

Ordenagailua eta bizkarra

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2168. alea
2009-01-18
alde 0    kontra 0
Ordenagailua eta bizkarra

Gutako askok ordu luzeak egiten ditugu ordenagailuaren aurrean, eta lanean ari garela, behin eta berriz errepikatzen ditugun jarrera eta mugimenduek tendoien eta lokailuen gainkarga eragiten dute. Epe luzeko kalteak saihesteko, ordenagailuaren aurrean izan beharreko jarrera egokiak eta zenbait aholkuk arazoak saihesten lagunduko dizute.

1. Bizkarra zuzen eduki. Oso akats usua da pantailaren aurrean okertuta esertzea. Jarrera horren eraginez, sorbaldak “erori” egiten dira eta garondoa gehiegi tolesten da. Hainbat ordutan horrela egonez gero, bizkarreko muskuluak tenkatu egiten dira, eta abdominalak eta ipur-masailetako muskuluak, berriz, bigundu.

2. Ordenagailuaren aurreko jarrera.
Ergonomian adituek aulkiaren eta pantailaren altuerak elkarrekin egokitzea gomendatzen dute, pantailaren goiko aldea gure begien maila baino zertxobait beherago gera dadin, lepoa luze-luze edukiz. Pantaila aurrez aurre egongo da, besoa luzatuta justu-justu ukitzeko moduan.

3. Bizkar aldea babestu. Bizkarrak zuzen egon behar du, beheko aldea aulkiaren kontra jarriz. Zenbait adituk, ordea, ipurdia zertxobait aurreratzea gomendatzen du, aulkiaren eta bizkarraren artean kuxin bat ipinita. Bi postura horiek tarteka txandakatuz eser zaitezke.

4. Besoak ondo jarri.
Besaurreek aulkiaren beso-euskarrien gainean egon behar dute, lurraren paralelo, edo bestela mahai gainean, teklatuaren aurrean, eskumuturrak ondo jarriz. Eskuak erabat saguaren gainean mugitzeko modua eduki behar du.

5. Hanken posizioa.
Izterrak aulkiaren gainean jarri behar dira erabat, aldeetara nahiko leku edukiz. Aulkiak gurpilak eduki behar lituzke, hobe baita aulkia jiratzea gorputz-enborra baino. Belaunak aldakak baino zertxobait gorago egotea komeni da –horretarako oin-euskarri bat erabil daiteke–, horrek bizkarraren beheko aldea erlaxatzen duelako.

6. Tarteka ariketak egin. Ordubete edo, gehienez ere, bi ordu eserita eman ondoren, atsedenaldi laburrak egitea komeni da (1-2 minutukoak) eta tarte horietan ariketak egitea, muskuluak erlaxatzeko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia