Aurten jarriak

I Urtarrilaren hamazortzian hasi gaitezen koplari urte zaharrak urte berria ekarri baitu opari.   Urruna eta hurrea, ikatza edo urrea aurten atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea.   II Materiak nahiz burtsaren marrek joera dute jestera pagotxa krisi bihurtu dugu egun batetik bestera.   Banu, bagenu, balego, ta aurrezkiek bi hego ustez seguru daukana kontuz! Ez duena lasai bego.   III Ongi-izateak nahi ez bazaitu pasako dituzu putak kontrako aldera lan egiten du gaur egungo Robin Hood-ak.   Urtarrileko malkarra, ez joan zaiguna bakarra tximinirikan itzal ez dadin bota bankuei zakarra!   IV Gaur eguzkitan biluztu eta bihar euritan estali iaz bustitik joan da urtea nahiz su danak ez itzali.   Eguraldia amets-gai ta beste zerbait ere bai daukagunean zapuztu eta ez dugunean hura nahi.   VII Zapata batek ia bete du munduaren gutizia Etxe Zuriko pistoleroa zerria bezain bizia.   Bi oinetako, bi pauso gauden tokian akaso zer egin behar ote genuke geuk bota edo geuk jaso?   VIII Kirol munduak ekarri ditu kaskatu guztiak sokan: pilotariak onddotan eta futbolariak borrokan.   Egoi sartu da tximistan, ta Olaberria pistan ziklismoa da jarraituena ezkutuan eta bistan.   IX Olinpiadak Beijing-en ziren paradisuko atean, kirolariak mihia lotuta eta zakurrak mahaipean.   Igeri Phelps da abilen, begira nola dabilen abiadura Jamaikan dago ta indarra Errezilen.   X Nire siloitik gabon kutsuan ekin dizuet koplari urte berriak ekartzen digu merezi haina opari.   Joandakorik ez da ahazten pasa gabe ez da hasten gau oskarbiak utz dagigula Izarren Hautsa arnasten.   Doinua: “Dios te salve”.

Unai Agirre

Unai Agirre


2009-01-18
Unai Agirre
(Nagore Legarreta)


Argia.com 2012