Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Kristal likidoa lubrifikazioa hobetzeko

Sistema mekaniko batzuetan, pieza batek besteari eragiten dio, horrek hirugarren bati, eta horrela gure autoa mugitzen da edo aireportuko eskailera mekanikoak martxan jartzen dira. Baina piezek elkarri eragiten diotenean erresistentzia-indarrak sortzen dira, eta horien ondorioz energia asko xahutzen da. Energia galerak ahalik eta txikienak izateko lubrifikatzaileak erabiltzen dira, baina hala ere, hainbat sistematan galera handiak izaten dira. Aspalditik, zientzialarien helburuetako bat erresistentzia indarra zero bihurtzen duen lubrifikatzailea topatzea izan da, eta orain urrats handia eman da bide horretan: telebista monitore lauetan erabiltzen direnen antzeko kristal likidoek oso emaitza onak eman dituzte prozesu batzuetan. Energia hobeto aprobetxatzeko bide interesgarria.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2167. alea
2009-01-11
alde 0    kontra 0
Eskailera mekanikoak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia