Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Xabier Euzkitze

“Euskararen herria gero eta heterogeneoagoa da; ni gero eta baikorragoa”

Aurkezpenik behar ez duen oso aurkezle aktiboa. Kalaka saioa gidatzen du asteazkenetan eta pilota-partidak asteburuetan. Susmoa dut Sorginen laratza aurkezten zenuenean aukerarik ñimiñoena baliatzen zenuela abesten hasteko. Hainbeste antzematen al zen? Kantatzea maite dut, bistan denez. Bizitza erdia plazaz plaza kantari pasatu dut. Kantagintza melodikoa, noski... Sorginen laratza-koaz ari bazara, bai. Hori da gehien gustatzen zaidan musika. Aizu, “bote” esaten baldin bada “punpa”... “rebote” da “repunpa”? “Bote” ez da “punpa” esaten, esan daiteke. Repunparena gidoigile barroko bati bakarrik burura lekioke. Telebistako txoritxoak txibatu dit ez zenuela bereziki maite Wazemank-en egin ohi zuten zure imitazioa... Txoritxoa ez zen izango, txorixoren bat akaso. Ez du arrazoirik. Imitatzaile bikainak dira eta gurea ere primeran egiten zuten. Hori bai, gehiegi luzatu zutela uste dut. Nik ez dakit ezer bertsolaritzaz. Egia al da plazan agertzeari utzi behar izan zeniola Euskal Herriaren aurka zeundelako eta Espainiaren alde? Oso ongi dokumentatu zara, ez da dudarik. Gaztelaniaz kantatzeko urratsa eman nahi izan nuenean, galarazi egin zidaten. Horregatik erretiratu nintzen, gainerakoak txoro-kontuak dira. Esan didate sei urteko semea Mozarten pareko duzula bertsotan. Hasi zarete politikaz hitz egiten? Zaletasunez Amadeus bezain goiztiarra da, hori bai. Alde batetik poz hartzen dut, bestetik kezkatu egiten naiz. Ez dut nire zaletasun berberak izatera kondenatu nahi, politika barne. Euskaltzain urgazle ere bazaitugu. Horrek zer esan nahi duen asmatzeko, gutxienez urgazle izan beharra al dago? Urgazle ez naiz, Herri Literatura Batzordeko kide baizik. Hitzaren esanahia jakiteko, aski da hiztegi bat. Gure biltzarretan ikasten dena ikasteko bertara joan beharra dago. Gozatu egiten dut. Orain Kalaka-n bezala galdetuko dizut: “Euskararen herria gero eta trinkoagoa da... ala Gruyère gaztak baino zulo gehiago ditu”? Gruyère gazta zuloek bihurtzen dute hain berezi, haiek gabe ez litzateke Gruyère. Euskararen herria gero eta heterogeneoagoa da; ni gero eta baikorragoa. “Kalaka” hitza zabaltzea lortu duzue, behintzat... Hitza zabaltzea baino lorpen handiagoa da kalaka eragiten asmatu izana. Bukatzeko, azken kontsiderazio bat utziko? Prefosta! Elkarrizketa kabroi hau prestatu duena ez da deabruaren abokatua, abokatuaren bezeroa baizik.

Irudia

Fermin Etxegoien


2165. alea
2008-12-28
alde 1    kontra 0
Xabier Euzkitze
(Dani Blanco)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | marisol | 2012-01-20 15:24:18

    Galderak ez dira nolanahikoak:
    1-Edonork ezin du CD oso baten abestu, balio duena baizik.
    2-Xabier derrigor egon behar da Euskal Herriaren kontra, horregatik joan da Japoniara bizitzen. Barrabasakeria iruditzen zait galdera bera.
    3-Semea,semea da eta ez da bera.
    Galdetzen duzuen urrengoan, errespetuz prestatu beharko zenituzke galderak.

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia