Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Tibeteko glaziar handienak ez du izotzik biltzen

Naimona'nyi-k, Tibeteko glaziar handienak, ez du bere baitan Gerra Hotzean egin ziren proba nuklearren arrastorik. Gauza bera gertatzen da Himalaiako beste glaziar batzuetan ere. Ikerlariek aztertutako geruzetan ez dute topatu proba nuklearrek utzitako partikula erradioaktiborik, nahiz eta Himalaian zein polo kasketetan oso arrunta den halakoak aurkitzea, izotz geruzen artean harrapatuta geratzen baitira. Tibeteko glaziar erraldoian partikula erradioaktiborik ez agertzeak izotz geruza berririk ez dela sortu adierazi nahi du, eta hori oso kezkagarria da zientzialarientzat, inguruko ibai handiek –Indus, Ganges eta Brahmaputra adibidez– glaziar horretan eta antzeko beste batzuetan baitute sorlekua. Naimona'nyi glaziarrean topatu diren azken partikulak berunezkoak izan dira, eta 1940 urte inguruan geratu ziren harrapatuta izotz artean. Orduz geroztik ez da izotz gehiagorik sortu bertan.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2165. alea
2008-12-28
alde 0    kontra 0
Nepal


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia