I Urte guztian biharra einda deskantsu preminan geunden egun batzuek Eibartik kanpo oporrak pasau baino lehen. Etxerakuan autopistatik ikustian pentsau nuen: lurrikaran bat edo zeozer gogorra pasau dok hemen. II Eskabadorak bristi ta brasta ikusi nituanian nahi ez nebana sinistu bihar izan neban azkenian “baina triskantza hau zelan ein da” nion neure barrenian gure herrixak euki likixan lekurik ederrenian. III Erixonotik Mendigoitxira metrotan bide luzia halako leku polita zan lehen oin zeharo itsusia. Galartzetatik begiratuta nago pentsatzen hasia, hau ez ete dan gaurko ogixa eta biharko gosia. IV Kitto bertako ortu ta solo, bedar, kiru eta ota... Danak apurtu dittue euren makina zaharrekin jota. Egixa esan ez daukat ezer aurrerapenaren kontra baina ez dabe badaezpada Aiuntamientua bota. V Hango gauzarik onentsuenak betirako galdu dira, bestiak-beste, Ama Birjinan Arraterako bidia. Sasoi bateko aittitta-amamak bistaratuko balia esango zeben: “koño hau ez dok gure Arrate ballia”. VI Kritika asko entzuten dira batetik eta bestetik, ia holako txikizinua zertarako edo zergaittik. Nik zertarako ez dakit baina zergaittikan dan badakit: ointxe dirua dagualako etika danen gainetik. VII Ointxe ez jaku askorik falta errespetua galtzeko. Handixak zelan emon ahal daben txikixa prest dago hartzeko libertadia izanagaittik erosi eta saltzeko ez da egongo eskubiderik baztarrak hola jartzeko. VIII Holako bedar klaserik ez da oin arte Eibarren erne santu itxura galantekuak traje eta uniforme obrian alde eingo zittuen mila plano ta informe baina ikusten dotenarekin ni neu ez nago konforme. IX Bide bat moztu leike edozein Erromara edo atek baina ideia ezin dau moztu ez Obispo ez Alkatek zer etorkizun izan leikixen ardura dogu hainbatek bere lurreri horren maittasun gitxi detsan herri batek. X Bateron batek esangosta: “hik ez dok ezer entenditzen; Eibar bajoiak, sosiguz baina, industri maila haunditzen”. Egixa esan eskolan be hain puntarengua ez nintzen baina mesedez lagaidazue neure ametsak bizitzen. Oharra: Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako San Andres Bertso Paper Lehiaketako sorta irabazlea. Doinua: "Oi kanta berri"
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa