Astekaria

 Bero-beroan 

Talaian

Europako kapitalismoak erasotzen segiko du

Europako 27ko Lan ministroek ekainean onartu zuten lan astea 65 ordura luzatzeko araua. Joan den astean Europako Parlamentuak izoztu egin zuen araua. Gehiengo absolutuz onartutako emendakinen bidez, gehienez hiru urtetan 48 orduko lan astearen salbuespen guztiak ezabatuko dira. Zaintza denbora guztia lan ordutzat hartzea eskatu da, baita garai inaktiboa ere, esate baterako, ospitalean medikua lo dagoen denbora. 90 egunez negoziatu ahal izango dute Parlamentuak eta Kontseiluak, eta akordiorik ez badago testua bertan behera geratuko da. Europako sindikatuek Bruselan manifestazioa egin zuten lan eskubideak mantentzeko eskatuz. Europako Kontseiluan eta Parlamentuan lanaldiari buruz egindako eztabaidak erakutsi du Europako merkatariak, Europa kapitalista, Europa antisoziala erakunde europarretan uste baino barneratuago dagoela. Hartuko den erabakia alde batera utziz, sinesgaitza, bidegabea eta lotsagarria dirudi erakunde europarretan, XXI. mendean, lanaldia 65 ordura luzatzeaz hitz egitea. Atzerapauso onargaitza dirudi. Duela mende bat 48 ordukoaren aldeko aldarrikapena egin zen eta Euskal Herrian baita 35 ordukoarena ere. Ez da harritzekoa herrialde batzuk lan merkatua desregularizatzearen alde borrokatzea. Beraiek kapitalismo gordinaren lobby basatiak erabili dituzte Europako hainbat erakunderengan eragiteko. Oraingoz behintzat, haien planek porrot egin dute. Baina, kontuz, behin eta berriz itzuliko dira, eta desregularizatzen saiatuko dira, baita beste lan eskubide batzuk ere.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2165. alea
2008-12-28
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia