Batzuen artean ::Karmel 264
Euskal Herriko Karmeldarrak
orrialdeak ::184
prezioa ::13 euro (urteko harpidetza)
Euskal Herriko Karmeldarrek argitaratzen dute Karmel aldizkaria. Aurtengo laugarren zenbakia da 264. hau, eta gizarteari, literaturari, kulturari eta elizari lotutako hainbat gogoeta plazaratu dituzte. Aldizkaria zabaltzeko, karmeldarrentzat berri pozgarria: Patxi Uribarren fraide karmeldarra euskaltzain oso egin dute, eta hori dela-eta, kultur-gizon horren biografiatxoa publikatu dute aldizkarian. Gainera, gizarte gaiei eskainitako tartean, Patxi Juaristiren Nora doa UPV/EHU? artikulua bildu du zenbaki honek, baita Roman Garmendiak metafisikaz idatzi duen iritzi artikulua ere. Aldizkariaren azken atalean berriz, hainbat idazleren poema eta bertsoak irakur daitezke.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa