Astekaria

 Txandan 

Ironia

Ironiaren bihurguneak, alegia. Autoa hartu eta Donostiatik Bilborantz abiatu nintzen, hiritik hirira egun berean iritsi nahi duenak aukeran duen errepide bakar eta ironiatsuan barrena. Orduko 70 kilometroko ziztuan joatera behartzen zaituen errepideari “bide lasterra” deitzea, ez esan ez denik ironiarik finenaren adibide egokia. Astopista hitza asmatu zuenak bazekien zerbait… Ironiaren gailurra, ordea, barrikada-andana horretan ibiltzeagatik jartzen dizuten zigorrari “bide-saria” deitzea da. Geniala, zinez. Pozaren pozez, irratia piztu dut. Radio Euskadi, besterik ez du trasteak hartzen. Ondarrutar bati elkarrizketa egiten ari zaizkio, eta begi-bistakoa da neke handiz diharduela elkarrizketatuak, euskaraz aise pentsatua gazteleraz geldo esatera behartuta. Gero, esatarietako batek dio txalotzekoa zela pertsona batzuek berena ez den hizkuntzan hitz egiteko egiten duten ahalegina. Gaitz erdi, egin dut neure kautan, konturatu dituk behintzat. A8 baino okerrago nengoen, ordea. Miguel Sanzek euskarazko hitz batzuk esan berri zituen aski modu baldarrean, eta hartaz ari ziren, ustez ironia finez. Emisoraren urteurreneko publizitatea etorri zitzaidan gogora: Radio Euskadi, 25 urte euskararen alde. Ironiatik sarkasmorakoa, hori bai bide lasterra.

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2165. alea
2008-12-28
alde 0    kontra 0
Joxerra Garzia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia