Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-12-28 -- 2165.zenb

Immigrazioa eta euskara

artikulu nagusira itzuli
Bokatategia


Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak ez dakar, Xuxenek gorriz markatuko dizu, baina Gasteizko Lakuan Canelle Bokatategia ikusi eta arnasa hartzen du euskarak, gaztelaniak itotako inguruan. Ogitartekoa aukeratzen hasi eta hantxe janari-edarien karta, euskaraz eta gaztelaniaz. “Automatikoki egin genuen. Hemengo bi hizkuntzak dira, ezta? Ez ginen pentsatzen ibili, euskaraz jarri ez jarri, ez, berez asmatu genuen: euskaraz eta gaztelaniaz. Nuria Arroiabe koinatak itzuli zuen. Behin edo behin, etorri da itzultzaileren bat eta esan digu: ‘Goitik behera aztertu dut karta, eta ez da oker bat ere ageri!’ Pozten naiz”.

Carolina Melok euskalduna du senarra, Leintz-Gatzagakoa (Gipuzkoa) familiaz. “Euskaldun petoak dira, euskaraz hitz egiten dute eta, esaterako, euskaltzaleak. Nik bat egin dut horrekin. Euskara nire senarraren hizkuntza ez ezik, nire seme-alabena ere bada, eta niri ondoeza egiten zait batzuetan, euskaraz gehiago ez jakiteagatik”.

Erantzunak

"Atzerritarrek gutxienez sei hilabete igaro behar dute hizkuntza ikasten, eskolan ohiko ikasketak egiten hasi baino lehen…" Finlandiarrak emaitza onak lortzen dituzte zenbait arlotan (PISAk konpetentzia gutxi batzuk neurtzen ditu), baina ez dut uste punta-puntakoak direnik bigarren hizkuntzen irakaskuntzan. Munduan egindako ikerketa guztiek frogatzen dutenez, bide horrek ez du emaitza onik ematen: horrela, aparte, ez dute hizkuntza ikasten (norekin hitz egiteko?), ez dute eskolako curriculumean aurrera egiten eta elkarbizitzan trebatzeko biderik txarrena da. Hizkuntza eskolako zereginetanikasten da, besteekin harremanetan. Hori bai, hori frogatuta dago, bai Katalunian, bai Kanadan...

Joseba Ibarra 2008-12-24 15:49:56

Erabat ados Joseba Ibarrarekin. Berak oso ondo azaldu duenez, ume heldu berriak hikuntza(k) ikasteko hilabetetan zehar segregatzea praktika desegokia da. Bestalde, artikuluaren gaiarekin lotuta, hona hemen irakurri berri dudan albiste labur bat (Berria, 2008-12-24): "Etorkinen ia erdiak euskara ikasi nahi dute, baina %0,9k ikasten du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren etorkinen %45ek interesa dute euskara ikasteko, nahiz eta horietatik %0,86k ikasten duten. CEAR elkarteak, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak, eman ditu datu horiek, Immigranteek eta iheslariek euskararekiko duten interesari eta euskararen erabilerari buruzko ikerketa lanean. Emakumeak dira euskara ikasteko borondate gehien dutenak (%52,16); gizonetan, berriz, %41,67k agertzen dute interesa. Haurrak B eta D ereduetan matrikulatzen dituzte hiru laurdenek; alegia, euskaraz eta gaztelaniaz, eta euskara hutsean, hurrenez hurren. A ereduan, ostera, laurden batek matrikulatzen ditu. Inkeska 87 herrialdetako 3.500 etorkin eta iheslariren artean egin du CEAR elkarteak".

Amelia Barquín 2008-12-26 14:23:33

Kaixo Amelia eta Joseba, Ez zait argi geratzen beraz, beste herrialdeetako kasuak aztertuta, zeintzuk diren praktika egokiak hizkuntza gutxiengotu eta etorkinen gaiaren inguruan? Eskerrik asko. http://www.igorcalzada.com/euskara-20

Igor Calzada 2008-12-30 16:39:41

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan