Astekaria

 Landareak 

Hagina

Karaitzezko labanen artean jaio eta bertan bizi behar! Gure larre mendi zabalenak karezkoak dira. Karea uraren eta haizearen eraginez erraz higatzen da, eta higadurak paisaia harrigarriak sortzen ditu. Prozesua Italia, Eslovenia eta Kroazia arteko Karst eskualdean ikertu izan da batik bat, eta horrexegatik karstiko deitzen zaio paisaje horri. Argazkiko hagina (Taxus baccata) Aralarren bizi da. Beskingo Bordako lagunei egindako bisita batean topatu nuen. Hagina, artea eta abar ez omen dira azkar hazten, ez berriz ere! Argazkikoa bezalako muturreko tokietan besterik ez diegu bizitzen uzten eta! Hagin honek ere harrapatuko luke erreka bazterren bateko uholdeek ekarritako lur beltz gozoa! Labanak bezalako harkaitz tarte honetan bizitzeko behar dituen jaki eta ur apurrak topatzeko, zainak zenbateraino luzatuta dituen jakin nahi nuke.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2165. alea
2008-12-28
alde 0    kontra 0
Hagina


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia