Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Berotegi efektuak izotzaz defendatzea galaraz diezaieke Antartikako arrainei

Ozeano Antartikoan bizi diren arrainen %90 nototenoideo familiakoak dira. Betidanik zientzialarien interesa piztu dute, oso ur hotzetan bizitzeko duten gaitasuna dela eta. 60ko hamarkadan, Illinoiseko Unibertsitateko (AEB) Arthur DeVries ikerlariak izotzaren aurkako proteinak topatu zituen arrainetan; proteina horiek odolean sortzen diren izotz kristalekin nahastu eta haiek desegiten dituzte. Orain, unibertsitate bereko Chi-Hing Christina Cheng-ek proteina horiek nola sortzen diren aztertu du, eta urteetako moldaketa genetikoaren ondorioa direla ebatzi du. Baina milaka urtetako prozesuak aurkako bidea egin dezake berotegi efektua areagotzen bada. Horretarako, milaka urte ez, hamarkada gutxi batzuk baino ez lirateke behar izango, eta arrainek ez lukete egokitzapenerako astirik edukiko.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2165. alea
2008-12-28
alde 0    kontra 0
Antartikako arrainak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia