Astekaria

 Denboraren makina 

Arrastoak

Nagore  Irazustabarrena

Nagore Irazustabarrena


2165. alea
2008-12-28
alde 0    kontra 0
Akropoli

Akropoli kutsatua Atenasko Akropoliak naturaren eta gizakien mehatxu mordoa jaso du historian zehar, baina azken hamarkadetan orain arteko etsairik gogorrenaren aurka ari da borrokan: kutsadura. Akropoliaren zaharberritze zerbitzuko zuzendari Maria Ioannidou-ren esanetan, kutsadurak egituraren, eskulturen eta pinturen xehetasunak suntsitzen ditu.

Horiek berreskuratzeko teknologia berriak baliatu nahi izan dituzte. 40 prozedura ingururekin proba egin dute, eta azkenean, laser infragorria eta ultramorea batzen dituen metodoa aukeratu dute.

Lehenik eta behin Partenoia zaharberritu dute teknika hori erabiliz, eta orain Kariatideen galeriaren txanda da. Hala ere, metodo horri esker ezin dute kutsaduraren kaltea erabat eten; haren eragina apaltzea baizik ez dute lortzen. Borroka oraindik ez dutela irabazi, alegia.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia