Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Munduko belaontzirik azkarrena

Alain Thébault-ek diseinatutako Hydroptère trimaranak abiadura marka berria ezarri du, WSSRC erakundeak homologatua. Horretarako, 500 metrotan 46,88 itsas korapiloko batez besteko abiadura lortu zuen. Aurreko marka Yellow Pages belaontzi australiarrak zuen, 46,52 korapilotan. Itsas korapilo bat 1,852 kilometro orduko abiadura da; hortaz, 100 kilometro orduko abiadura eta 54 itsas korapilo gauza bera dira. Hydroptère-k lortutako abiadura handiena 53,69 korapilokoa izan da. Alain Thébaultek zuzendutako hamar laguneko taldeak joan den azaroaren 13an lortu zuen marka Mediterraneoan, eta urte amaierara bitartean berriz hobetzea espero dute. Esan gabe doa horrelako marka lortu ahal izateko belaontziaren diseinua oso berezia izan behar dela. Trimaranak ertzetan dituen hegal bereziak dira uretan murgiltzen diren ontziaren zati bakarrak. Behin abian, hegalen formak ontzia itsas gainean metro batzuk altxatzea eragiten du. Horrela, trimaranak ez du ia itsas gainazala ukitzen, eta sor litezkeen balazta-indarrak saihestu egiten dira. Badirudi markak ez duela begien bistako interes zientifikorik, baina badu: itsasoan ere azkar ibil daitekeela frogatu da, eta merkantzia garraioan abiadura handitu ahal izateak interes handia du ekonomian.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2164. alea
2008-12-21
alde 0    kontra 0
Belaontzia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza