Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Jon Torner

Jon Torner


2164. alea
2008-12-21
alde 0    kontra 0

Carlos Santamaria koreografo donostiarrak irabazi du Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Dantza Sari Nazionala. Sorkuntza arloko saria jaso du Santamariak, eta interpretazio arlokoa Javier Baron sevillarrak irabazi du. Dantza klasikoa zabaldu eta kontserbatzeko egindako lanagatik eman diote saria koreografo donostiarrari.

 

Sagarroi taldeak Mockbatik Moskura birari ekin zion hilaren 12an, Moskun, Errusiako hiriburuan. Hiri horretan hiru kontzertu eskainiko ditu, eta birari Irungo Mosku auzoko Kabigorri Ateneoan emango dio amaiera, larunbat honetan. Bestalde, 2009ko udaberrian disko berria kaleratuko du Sagarroik.

 

 

Ortzai Antzerki Laborategiak eta Euskal Antzerki eta Dantza Konpainiak Miren Ponppis obra estreinatuko dute hilaren 22an Gasteizko Araba Aretoan (Dendaraba). Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun berria hilaren 29an eta 30ean ere eskainiko dute areto horretan, eta 26an Murgiako Los Paules ikastetxean.

 

Fernando Amarika artistaren (Gasteiz, 1866-1956) margolanak daude ikusgai Arabako Arte Ederren museoan.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia