Astekaria

 Bero-beroan 

Euskara txit amablean

“Euskara Askatasunez” aldarrikatu du duela gutxi Patxi López sozialistak, euskara ez da nonbait aske. Bilboko Udalarentzat ez dakigu euskara aske den ala ez, baina amablea behinik behin orain arte ez da izan. Anjel Lertxundik Berrian ederki azaldu du Udalaren kanpaina Euskara txit amablean izeneko artikuluan: “Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen ‘El euskara amable. Orain bai. Horrela bai’, kanpainaren gainean. Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude –ulertzen da– amableak ez diren moduak. (...) Nik uste nuen bi hizkuntzen bizikidetza zela izan behar zuena adeitsua, orekatua, ahulenenarenganako begirunezkoa. Bilboko kanpainak, ordea, euskarari egozten dio amable izateko betebeharra. ‘El castellano amable. Ya iba siendo hora’. Imajinatu eskandalua. Euskarari buruz transmititzen dugun irudiak aspaldi kezkatzen duten horietako bat naiz, baina konplexuz betetako portaerek ere ez gaituzte amableago egingo. Bai, ordea, gajo errukarriago”.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2164. alea
2008-12-21
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia