Josemari Velez de Mendizabal ::Badok 13
Eusko Ikaskuntza
orrialdeak ::279
prezioa ::10€
Josemari Velez de Mendizabalek Euskal Herriaren azken 40 urteetako bilakabidea bildu nahi izan du Badok 13 liburuan. Horretarako, alor ugaritako pertsonak elkarrizketatu ditu, besteak beste, Carlos Garaikoetxea, Mirentxu Purroy, Jose Maria Setien, Mariasun Landa, Benito Lertxundi eta Begoña Amunarriz. Irakurleak tituluari begiratuta igarriko zuenez, hamahiru dira guztira elkarrizketatuak, eta iritziak berriz, askoz gehiago. Liburuarekin batera bideoan ere bildu dituzte elkarrizketak, bi DVDtan, Ekain Velez de Mendizabalek grabatuta.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa