Astekaria

 Ezpalak 

ARGIA.com-ek Buber Saria irabazi du

Euskararen sustapenaren arloko webgunerik onenaren Buber Saria irabazi du Argia.com-ek. Xabier Letona Argiako zuzendariak jaso zuen saria Bilboko Guggenheim museoan, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren eskutik (argazkian). Bere hitzaldian Ametzagaiña taldeko enpresei eskerrak eman zizkien, bereziki Iametza Interaktiboari, eurak gabe Argia ez litzatekeelako gauza bera izango. Gainontzeko arloetako irabazleak hauek izan dira: - Webgunerik ikusgarriena: Botasarean.biz. - Erabilgarriena: Sidrerias.ws. - Dibertigarriena: Baserrieskolak.com. - Erabilerrazena: Lotura.com. - Webguneen berrikuntzaren arloko saria: Paseosvirtuales.com. - Merkataritza elektronikoaren arloko webgunerik onena: Akaridesign.net. - Herriarentzako zerbitzuen arloko webgunerik onena: Arreglamicalle.com. Buber Sarien seigarren edizioa Internet&Euskadi elkarteak antolatu du. Abenduaren 9a arte edonork bozkatu ahal izan ditu bere webgunerik gustukoenak. Ondoren hamar lagunek osatutako epaimahaiak maila bakoitzeko bost finalisten artean irabazlea aukeratu du.

Jon Torner

Jon Torner


2164. alea
2008-12-21
alde 0    kontra 0
Buber saria jasotzen Xabier Letona
(Gorka Jakobe Palazio)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia