Astekaria

 Bero-beroan 

9.500 euro denentzat

Nafarroako Gobernuak euskaraz aritzen diren hedabideen artean, 2009an, banatuko duen diru-laguntza da kopuru hori. Ezusteko galanta. Abenduaren 10ean argia.com-en Unai Brea kazetariak hala idatzi zuen albistea jakin aurretik 2008ko aurrekontuez: “Laurden bat jan diote hasierako partidari, baina azkenik diru-laguntza jasoko dute euskaraz diharduten nafar hedabideek. Izua ez zaie oraindik guztiz kendu ordea. Hainbat hilabetez izan duten beldurrak arrastoa utzi die, trauma-ondoko estresa bailitzan. Aurten bai, baina datozen urteetan zer?”. 310.000 euroko diru-laguntzatik 240.000 eurora jaisteaz ari zen kazetaria. Minutu gutxira Xorroxin Irratikoen deia: aurten 240.000, bada 9.567 datorren urtean. 9.567 euro hedabide guztientzat, 2008koa baino %96 gutxiago. Larri dira hedabideak, batzuk biziraupena arriskuan dute, 2008ko jaitsierak asko izutu ditu. Bada 2009koak...

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2164. alea
2008-12-21
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia