Zazpi argazki klixe zaharrak gainditzeko

Claude Nori Biarritzeko Terre d'Images festibalaren sortzaileak, zazpi argazkigile gazteren lanak bildu ditu Baionako Euskal Museoan. Erakusketa horrekin Euskal Herriaz dauden klixe zaharrak gainditu nahi dituzte, paisaia eta pertsonak uztartzen dituzten irudi subjektibo eta poetikoen bidez. Erakusketa urtarrilaren 31ra arte izango da zabalik. Argazkiak www.musee-basque.com webgunean ere ikusgai daude.

Jon Torner

Jon Torner


2008-12-14


Argia.com 2012