Astekaria

 Bero-beroan 

Langabezia eta enpresariak

Langabeziak, eraikuntzaz gain, industria eta zerbitzuak astindu ditu Hego Euskal Herrian. Aurreikuspenen arabera, hazten segiko du. Azaroan, Hego Euskal Herrian, 9.683 langabe izan dira eta orain guztira 124.906 langabe daude, biztanleria aktiboaren %9a. Sektore guztiei eta lau probintziei eragin die. Aldi baterako kontratuak dituztenak ari dira nozitzen langabezia, gazteak eta emakumeak. Finantza krisiak eragin du hau. Bankak, hipoteka toxikoen bidez, zakua etekin galantez bete nahi izan du, zuloa egin zaion arte. Kredituak emateari utzi dio, lehenbizi eraikuntza geldituz eta gero industria eta zerbitzuak. Langabetuak gero eta gehiago direnez, kontsumoak behera egin du eta ondorioz industria eta zerbitzuak izoztu egin dira. Patronalak, garai onetan etekinak banatu ez baditu ere, langileei eta sindikatuei elkarren babesean aurrera egitea eskatzen die orain. Horrek aldarrikapenak alboratzea esan nahi du, soldatak izoztea eta lan erregulazioak onartzea. Izango dira enpresa txiki eta ertaineko enpresari ondraduak, langileekin etekinak banatu dituztenak. Gutxienekoa izango diren horiek eskubidea dute bat egin eta negoziazio koiunturalak egiteko. Eskubiderik ez dute ordea, enpresa ertain, handi eta multinazionalek, etekinak poltsikoan gorde eta ez zituztelako elkarbanatu langileekin. Horiek ordain dezatela krisia, ez langileek. Eta Administrazioak begi zorrotzez kontrola dezala enplegu erregulazioko espediente bakoitza.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2163. alea
2008-12-14
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia