Astekaria

 Txandan 

Sexismoa

Aztoratuta naukazu Patxi. (Ez nabil Katixa eta Juanjoren ttakunkadaz. Patxi, gure Patxi da. Edo Joxe. Eta zergatik ez gure Iñaxi? Azken finean gure Euskadin. Ene! Euskal Herrian! Zergatik ez Euskal Hirian? Ez dakit larrazkena ote den, baina gurean nahasmendu ikaragarri batean gaude. Ez dakit txapela bat jantzi, edo koloredun betaurrekoak –ene aztoramendua handitzen doa irakurle jauna, edo andere?–, argazkian koloredunak ditut, ahantzia neukan?).   Hain aztoratua nauzu, ze parentesi bat egin behar izan dut. Ez dakit gogoratzen zaren. Nire nerabezaroan, Donostiako zapata denda dotore batean, merkealdi garaian, ilara luze batean itxarotea egokitu zitzaidan. Hainbeste itxaron, ordu bat edo eman nuela. Sartzear nengoela, nire atzean ilaran zegoen andrea honela zuzendu zitzaidan: “Ez dator zure ama?”. Ni harrituta, erantzun nion: “Niretzat erosi behar ditut zapatak”. Gogoan dut niretzako atera nuen ondorioa. Noski, ilara hartan gizonezko bakarra nintzen. Urte asko igaro dira Patxi, baina berriro ere Donostian trantze berberean egokitu naiz. Idazle emakumezkoen hitzaldia. Aretoa emakumez lepo beteta. Gizonezkoak, lau.

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2162. alea
2008-12-07
alde 0    kontra 0
Juan Ramon Makuso


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia