Oraindik ez dute itzuli náhuat hizkuntzara, hori da egin nahi dutena, eta horretarako Ne Bibliaj Tik Nawat izeneko webgunea (http://nebibliaj.org) sortu dute. El Salvadorreko pipil herriak erabiltzen du náhuat hizkuntza eta berreskuratze prozesuan Biblia itzultzea pauso garrantzitsua izango delakoan dira. Webgunean laguntza eskaini dezakeen edozeini harremanetan jartzeko deia egin diote. Lukasen ebangelioaren lehen orrialdea itzuli dute eta sarean ikusteko moduan dago.
1# | Alan | 2008-12-10 20:27:43
Eskerrik asko albiste hau jasotzeagatik! Izan ere, "náhuat" espainolezko grafian dago. Euskaraz nik "nauat" edota "nauatera" erabiltzea proposatuko nuke, euskararen idazkera ohituretara igokituta, edo bestela "nawat"/"nawatera" beraien hizkuntzan erabiltzen den grafiari jarraituz. (Ikusten denez, ingelesez horrela mantendu dugu: "Nawat".)
Bestalde, jakin ezazue euskaraz artikulu bat argitaratu nuela nawateraren berreskurapen ahaleginei buruz duela bi urte t'erdi (El Salvadortik bueltatu nintzenean). Izenburua hau da: "Maiatzeko ura! Hizkuntza berreskurapenaren artasoroa lantzen". JAKIN aldizkarian atera zen, 148. zenbakian (2005eko maiatza-ekaina). Sarean ere hemen irakurtzea badaukazue: http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin05_148/Jakin05_148_011.pdf
Nire ustez, munduko hizkuntza aniztasunaren aldeko borrokan elkartasuna izugarri beharrezkoa da eta oraindik badago bide asko egiteko. Eta euskaldunak ez badira horren garrantzia ulertzeko gai, nortzuk bai? Gainera, badago handiek txikiei laguntzeko beharra, eta kasu honetan, besteetan ez bezala, euskaldunak eta euskara "handien" artean kontatu beharko dira...
Beraz: euskarari bai, nawaterari (eta beste milaka hizkuntza txikiri) ere bai! - ezta?
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa