Astekaria

 Hiruko Txikian 

Harridura

Gaitza, intelektual sozialek zuzendutako kultur kontsumoari buruzko emaitzek sortu didatena. Ez dut zalantzan jarriko metodologia, horretaz deus ez dakit eta horiek hori dutela ofizio sinetsita nago. Publikoki esan digutenez, inkesta bat oinarritzat hartuta burutu dute beren diagnosia. Zazpi bat mila biztanle galdezkatu izan omen dituzte. Ez dakit lagin hori nahikoa den ondorio objektiboaz mintzatzeko. Badakidana zera da, nik ez dut nire burua eta are gutxiago nire inguru hurbila argazki horretan ezagutzen. Musika, irakurketa, bertsozaletasuna, zinema. Gutxi asko, kontsumitzailea naiz. Zinema salara egin, eta gutxitan aurkitzen ditut dozenatik gora. Izan liteke nire aukeren eria, iparramerikar produkturik ez kontsumitzeak dakarkidana. Baina batean eta bestetan, ez ditut hor agertzen dituzten arrakastak ezagutzen. Areago, publizitate handiz hedatutakoetatik at, urrienak, miseri latza ikusten dut bazterretan. Euskal editoreek badakite horretaz zerbait. Ez dut uste gezurretan dabiltzanik. Eta bertso saio eta kantaldietako antolatzaileak, berrehun bat biltzeaz, berrogei talo xingar saltzeaz harro jarraitzen duten horiek, flipatzen ari dira emaitza hauekin. Bikain. Hauteskunde usaina dario asuntoari.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2162. alea
2008-12-07
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia