Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

H2PIA, etorkizuneko hiria

Ez dakigu krisi garai honek eragina izango duen ala ez azalduko dugun berri honetan, baina Danimarkak jarraitzen du baieztatzen 2010ean munduko lehen hiri erabat ekologikoa eraikiko duela: H2PIA. Hiriaren izenak, neurri batean behintzat, adierazten du hiriaren funtsa zein izango den, hidrogenoa alegia. Energia premia gehienak hidrogenoaren bidez asebeteko dira, eta haren manipulazioaren ondorioa ur garbia izango da. Ibilgailuentzat, gasolindegien ordez, hidrogenotegiak eraikiko dituzte. Etxeak bi motatakoak izango dira: bakarrik bizitzekoak edo familia bakarrekoak, eta bizilagunekin bizitzekoak. Lehenak energia-iturri komunetatik hornituko dira, eta besteek berriz, haizetik eta eguzkitik energia baliatzeko tresna bereziak ez ezik, forma berezia izango dute, hala nola etxaurre kurboa, panelen bidez eguzki energia hobeto hartzeko. Munduan kontzientzia ekologikoa handitzen ari den une honetan, etorkizunean eraiki beharreko hirien eredua izan nahi du H2PIAk. Ea asmoa errealitate izateko bidean jartzen den, ala petrolioaren gorabeheren menpe geratzen.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2162. alea
2008-12-07
alde 0    kontra 0
Etorkizuneko hiria


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza