Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Glaziar erraldoiak Marten

Mars Reconnaisance Orbiter zundaren radarrak ur-glaziar erraldoiak detektatu ditu Marteko gainazalaren azpian. Planeta gorrian ura dagoela jakina da, baina orain arte topatutakoa beti poloetan izan da. Oraingoan bestelako latitudeetan aurkitu dute, eta oso kantitate handitan gainera. Hellas izeneko eremuan, esaterako, 800 kilometroko zabalera duen glaziarra aurkitu dute, 28.000 kilometro kubo ur dituena. Atzemandako glaziarretako batzuk hiru metro eskaseko sakoneran daude. Inoiz hara ailegatzen bagara, oso informazio garrantzitsua izango dugu zain hango izotzetan.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2162. alea
2008-12-07
alde 0    kontra 0
Marte


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza