Eztabaidarako jarriak

I Bertso zaharra gogora ekarri beharko garaiotarako: “Arrazoirik ez dugu gutxi geralako”. Gutxiren artekoa nahasi ohi da bapo eta nahasten den masa morokil delako, ze erraztasun dugun eztabaidarako!   II Durangoko Azokako iragarki-txartel betaurreko, txapel… feminista zenbaitek hartu zaitu goibel. Auzia argitzera ezin ninteke hel... niri iruditzen zait –ni beti hain txepel– Arzaken antiajuz Aita Joxe Miel.   III Keparen diskak ere eztabaida anitz sortu ditu berriz… betikoa omen da sormenetik murritz. “Espainiarrei jokoa egin die egiz” ez zituzkeen sortuko diskak hainbeste hitz Miguel Boseren ordez Miel Joxe balitz.   IV Futbol selekzioaz hainbeste euskaldun jardun eta jardun… “Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun”. Orain nola Euskadi Irratia lagun, golak “sartu” ez baina “egiten” ditugun… “Euskalherrikoek bat, zazpi egin ditzagun”.   V Euskadi Sarietan joan den bi urtean: lumak atakean... Eztabaida ostruka ta antzaren artean. Batak burua sartzen omen du lurpean ta besteak lepoa moztu ta artean ihes segitzen baitu ahal dun bitartean.   VI Iritzi kritikoa behar zen garatu, garuna eratu, ez zedin axaleko ustetan geratu. Dena hitz egin behar zen ta papereratu baina hau pipertzen da, hura minberatu… aukeran ia hobe da ez enteratu. Doinua: “Esnesaltzailearena”.

Andoni Egaņa

Andoni Egaņa


2008-12-07
Andoni Egaņa
(Maddi Soroa)


Argia.com 2012