Bai mundu berria!

Armagheko artzapezpikua
K.a. 4004ko urriaren 23a, goizeko 09:00ak. Mundua sortu zen, James Ussher (1581-1656) artzapezpiku irlandarraren arabera.

Ussherrek bere kronologia osatu eta argitaratu baino lehen, dagoeneko baziren mende batzuk aditu katolikoak Lurraren adinari buruzko ikerketan eta eztabaidan zebiltzala. Biblian jasotakoak literalki hartuta atzera eginez kalkulatzen zuten jainko kristauak mundua, bizitza eta gizakia sortu zitueneko lan-astea. Eta gehienek K.a 4000. urtearen inguruan ipini zuten munduaren jaioturtea: Bedek 3952.ean, Scaligerrek 3949.ean, Johannes Kleperrek 3992. urtean eta Isaac Newtonek 4000. biribilean. Baina Armagheko artzapezpikuak Dionisiok Anno Domini egutegi sisteman egindako akatsa kontuan izan zuen eta, Jesukristo K.a 4. urtean jaio zela kalkulatu ondoren, 4004. urtea aukeratu zuen.

Kreazioa zer urtarotan gertatu zen ere eztabaida teologiko sakona izan zen Ussherren garaian. Babiloniarren, kaldearren eta beste kultura batzuen kronologiak udaberrian hasten zirenez, hainbat adituk horren alde egin zuten. Beste batzuek ordea –Ussherrek barne– udazkenean izan zela uste zuten, judutarren urtea orduan hasten baitzen. Irlandarrak gehiago zehaztu zuen: udazkeneko ekinozioaren inguruko igande batez izan zen. Zergatik igandea? Jainkoak zazpigarren egunean atseden hartu zuelako. Judutar tradizioan atseden eguna larunbata da eta, hortaz, jainkoak sei eguneko lana aurreko igandean hasi zuen. Ziuraski Keplerren Tabulae Rudol-phinae (1627) taula astronomikoak eskura zituela, ekinozioa urriaren 25ean –asteartea– izan zela eta, beraz, sortzailearen lanak bi egun lehenago hasi zirela ondorioztatu zuen.

Ussherren mundu gaztea bitxikeria baino ez da gaur egun, baina bere garaian Biblian jasotakoak erabateko egiatzat jotzeak eliza katolikoaren eta zientziaren arteko bereizketa areagotzea baino ez zuen ekarri. Eta bereizketa horrek, besteak beste, hainbat zientzialari sutara bidali zituen.

Egun badakigu gure planetak eta bizitzak 6.000 urte baino askoz gehiago dituztela, baita gizakiok, bertako biztanle gazteenetakoek ere. Eta Ussherren beste kalkulu baten porrota baieztatzeko moduan gaude. Bibliak dio: “Ez ahaztu Jaunarentzat egun bat 1.000 urte bezala dela eta 1.000 urte egun bat bezala”. Beraz, artzapezpikuak uste zuenez, sei egunean sortutakoa 6.000 urtean amaituko zen, hots, 1997an. Hamaika urteko propina izan dugu behintzat.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude