Astekaria

 Txandan 

Izena eta deiturak

Identitatea elementu askok osatzen dute eta nahiko pertsonala da. Baina guztien artetik bakarra lehenesten da apur bat beti. Lehenengo abertzalea edo ezkerrekoa? Zein da izena eta zein deitura?   Historian zehar, sustraiko aldaketak formulatu dituzten pentsaerek ekarri dituzte aurrerabide esanguratsuenak. Komunean izan dutena: aldaketa sakona mahai-gaineratzea, indarrean zegoenari hordagoa jotzea, eta badirudi, musaren une hori oso gustuko dugula. Erlijioak, herri-identitateak eta iraultzak izan dira proposamen horien konkrezioak. Izugarrizko karga identitariodunak hiruak. Hirurek izan dute jendarte zabala abiarazteko adinako bulkada, onerako zein txarrerako. Eta aurrerago, horien bertsio berri eta epelagoek gutxi ekarri izan dute. Nortasun sendoek beste dohain bat ere badaukate; aldi berean dira etorkizunerako ipar eta presenterako jokamolde.   Baina batez ere une klabeetan da inportantea identitatearen zerrendaren ordena. Ariketa proposatuko dizut, zeure buruari eta inguruari pasatzeko. Ordena itzazu hitzok batetik hamarrera –ea etorkizuna asmatzen laguntzen dizuten–: ni, aberria, immigrazioa, emakumea, ezkerra, ongizatea, ekologia, planeta, kristautasuna, Athletica.

Andoni Mujika

Andoni Mujika


2161. alea
2008-11-30
alde 0    kontra 0
Andoni Mujika


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia