Astekaria

 Bertso berriak 

Goizeko zortzietan

I Bi mila ta zortziko azaroko hila; hots egin didazue azaldu nadila... Pluma eta tintero, teklatu ta sila, aldi bat egingo det gai berrien bila.   II Errimak nahi nituen itsatsi katean, bizitza eta xarma ez doaz batean. Bizilaguna nola etxeko atean, ideia loratu zait Nazional 1ean.   III Abiatuta ezin helmugara segi; eguraldi gurea: kazkabar ta ebi. Ordizian labaindu badira bi elbi… goizeko zortzietan Gipuzkoa geldi.   IV Eskubitik barrena betiko listua! Besteak atzerako argia piztua… lehen korapilo zena orain kibiztua; zeinek konponduko du hemengo kristua!   V Ataskoak irensten du mantso ta isil, besterik ezin egin: orduak bertan hil. Zortzi metro koadroan, denak gaude bil-bil; lau buru, zortzi hanka ta hamasei gurpil.   VI Alegia ez bosna, ez launa ez bina... hemen pertsonak daude autoak adina. Eta gogoan hartu biharko imajina: armiarma sare bat asfaltoz egina. Doinua: “Amerikara noa”.

Unai Agirre

Unai Agirre


2161. alea
2008-11-30
alde 0    kontra 0
Unai Agirre
(Nagore Legarreta)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia