Euskal diasporaren atari berria

Euskal diasporari buruzko atari berria sortu dute Uruguai, Argentina, Ipar Amerika, Venezuela eta Espainiako euskal etxeen federazioek: www.euskaletxeak.net. Euskal etxeen arteko harremanak sendotzeaz gain, Eusko Jaurlaritzarekin administrazio tramiteak egiteko aukera emango du. Atariak software librea du oinarritzat. Erbesteko argazki, dokumentu eta testigantzak bildu dituzte, besteak beste.

Jon Torner

Jon Torner


2008-11-30


Argia.com 2012