Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Desagertzeko zorian da lau ugaztunetik bat

130 herrialdetako 1.800 zientzialari baino gehiagok ugaztunen egoera eta osasunari buruz inoiz egindako azterketa sakonena burutu dute. Eta emaitzak larriak izan dira. Azterketaren arabera, mundu osoan zenbatuta dauden 5.487 ugaztun espezieetatik, gutxienez 1.141 desagerpenaren atarian daude, hau da, %25 inguru. 1500. urtetik gaurdaino, dagoeneko, 76 espezie desagertu direla kontuan hartu behar da; bestalde, ez da datu nahikorik bildu beste 83 espeziez, eta ondorioz ez dakigu mehatxatuta dauden ala ez. Egoera horren erantzukizuna habitat galerari, gehiegizko ustiapenari, kutsadurari eta beroketa globalari egotzi zaie. Hori da egoera-txostenak dioena. Orain dator zailena, hots: zer egin horren aurrean?

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2161. alea
2008-11-30
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia