Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2008-11-30 -- 2161.zenb

Joxerra Aizpurua

Azken urteotan legez, ozono mailaren eboluzioaren inguruko datuak ematera gatozkizue oraingo honetan ere. Ozono mailaren beherakada poloetan antzeman zuten orain 25 urte, Hego Poloan batez ere. Baina beherakada ez da urte osoan gertatzen, hemisferio horretako negutik udaberrira igarotzean baizik, hau da, abuztutik azarora bitartean.

Joan den hamarkadan oso ezkor agertu ziren zientzialariak, baina gauden hamarkada honetan ozono beherakadak ez du gora egin eta badirudi beheranzko joera ere baduela.

Gizakia bizi den lekuetan ez dira ia nabaritzen poloetan gertatzen diren ozonoaren gorabeherak, baina orain hamar edo hamabost urte, Txileko hegoaldean asko igo zen animalia itsu kopurua, eta ziurtzat jo ez badaiteke ere, Hego Poloko ozonoa gutxitzeari egotzi zitzaion; gogoratu beharra dago ozonoak eguzkitik datozkigun izpi ultramore kaltegarrietatik babesten gaituela eta beraz, hura gabe ez litzatekeela posible egun ezagutzen dugun bizia.

Eta 2008an zer gertatu da? Ondoko hiru ezaugarri aipa ditzakegu: batetik ozono urritasuna inoiz baino beranduago hasi zen, ia irailean. Bestetik, datuak 2007koak baino okerragoak izan dira, baina ez askoz okerragoak, eta azkenik, joan den hamarkadako kopuru kezkagarrietara ez da ailegatu. Beraz, aurten ere baikor jarrai dezakegu. Datorren urtera arte!

Joxerra Aizpurua

130 herrialdetako 1.800 zientzialari baino gehiagok ugaztunen egoera eta osasunari buruz inoiz egindako azterketa sakonena burutu dute. Eta emaitzak larriak izan dira.

Azterketaren arabera, mundu osoan zenbatuta dauden 5.487 ugaztun espezieetatik, gutxienez 1.141 desagerpenaren atarian daude, hau da, %25 inguru. 1500. urtetik gaurdaino, dagoeneko, 76 espezie desagertu direla kontuan hartu behar da; bestalde, ez da datu nahikorik bildu beste 83 espeziez, eta ondorioz ez dakigu mehatxatuta dauden ala ez. Egoera horren erantzukizuna habitat galerari, gehiegizko ustiapenari, kutsadurari eta beroketa globalari egotzi zaie.

Hori da egoera-txostenak dioena. Orain dator zailena, hots: zer egin horren aurrean?

Joxerra Aizpurua

Hegazkinek egiten duten zarata moteltzeko ohiko sistemak soinuaren frekuentzien kontrolean oinarritzen dira, eta egia esan ez dira nahi bezain eraginkorrak. Baina AEBetako ikerlari batzuk beste sistema bat garatzen ari dira, abaraska formadun egiturak erabiliz. Momentuz oso emaitza onak lortu dituzte: abioien zarata %30eraino gutxitu liteke honela.http://ttiki.com/1394, http://ttiki.com/1395

Joxerra Aizpurua

Marraskiloek ur gainean mugitzeko duten era beti izan da misterioa zientzialarientzat. Orain ordea, gehiago dakigu haien “sekretuaz”: marraskiloak askatzen duen lerdeak ahalbidetzen dio mugitzea. Aurkikuntzak lagundu egin diezaguke ur gaineko propultsio sistema hobeak sortzen.http://ttiki.com/1396

Joxerra Aizpurua

Estatubatuar ikerlari talde bat, inoiz aurkitu den homo erectus eme baten hezurdurarik osoena aztertu eta gero, haien umeek uste baino garezur handiagoa, eta beraz, adimen handiagoa zutela konturatu da. Ikerlariek behatu ahal izan dutenez, homo erectus emeen pelbisak aukera ematen zien garun handidun umeak edukitzeko. http://ttiki.com/1399

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan