Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Ustezko yetia ahuntza zen

Aurtengo irailean BBCko kazetari batek Indiako Garo-ko baso trinkoan topatutako bi ile igorri zituen Oxford-eko Historia Naturaleko museora, “mande barung” edo “basoetako gizakia”renak izango zirelakoan. Ikerlariek egindako lehen probetan aipatu ileak primate batenak ez zirela ikusi zuten, eta horrek areagotu egin zuen ileen jatorriaren inguruko kezka. Horrela, ADNaren erauzketari ekin zioten eta Cardiff zein Oxford-eko hainbat laborategitara bidali zituzten laginak. Bi laborategietako emaitzek gauza bera adierazi zuten: ileak ez ziren ez yeti ezta inolako primateenak, baizik eta goral izeneko ahuntz espezie batenak. Gorala, edo Naemorhedus goral, Himalaian bizi den ahuntz espeziea da, eta ikerketa honen eraginez, bederen gorala bizi den eremuaz gauza gehiago dakigu. Yetiak misterio izaten segitu beharko du.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2160. alea
2008-11-23
alde 0    kontra 0
Ahuntza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia