Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Toti Martinez de Lezea

“Neuk egin nezakeena neuk egiten dut”

Irakurtzen duen bezala idazten duela dio. Idazten duen gisan entzun dugu guk. Berbatia da, baina esaten duena ez du alferrik esaten. Itxaron pixka batean, ez zara Kukubiltxoren sortzaileetako bat izango? Nire senarrak umeek jolasten duten hizkuntzan hitz egiten dutela zioen. Antzerki tropa muntatu eta ikastolaz ikastola ibili ginen bost urtez, xentimorik kobratu gabe. Gasolina eta bokadiloa baizik ez genituen eskatzen. Baina ez zara erdalduna? Nik lur hau, hizkuntza hau, gure ohiturak eta historia, gazteleraz maitatzen ikasi nituen, eta ez naiz lotsatzen. Baina gauzak zer diren, erdaldunak izatea leporatu arren, askotan erdaldunek euskaldunek baino askoz gehiago egiten dute euskararen alde. Badakit, zuk euskal idazle kontsideratua izan nahi duzu! Ez dago irakurlerik euskal idazletzat ez naukanik. Nire liburu guztiak euskarara itzultzeko asmoa dut, eta ez dut ulertzen hain herri txikian holako txorakeriekin ibiltzea. Gurean hiru hizkuntza hitz egiten dira eta hirurak jakin behar genituzke. Zer gertatzen da frantsesarekin? Animo Toti, herria zurekin! Katalanen adierazpen kultural bat denen artean dorreak egitea da, guri apustua eta erronka gustatzen zaizkigu, enfrentamendua. Gutxi gara, eta gure armak kultura eta gauzak ongi egitea dira, ez kutxazainak erretzea. Kutxazainak ez, baina kritikak gustura erreko zenituzke. Bitxia da, jendeak irakurtzen nau eta kritikariek ez. Eta funtzionatzea kritikarako motibo denez... Euskararena ez, zurea da prestigio demokratikoa! Hil ondorengo ospe bila idaztea erridikulua eta txorakeria da. Nik gaur egungo jendeari, irakurri nazakeenari, idatziz gozatzen dut. Idaztea izugarri gustatzen bazait, zergatik egongo naiz geldi? Hamar urtean 23 liburu argitaratzea ere... Ez dakit zergatik jartzen den literatura plano estralurtarrean. Beti esaten da “honek arrakasta dauka pribilegiatua eta entxufatua delako”, baina inork ez du hitz egiten egunero egiten ditudan zortzi orduez. Hori ez bada pribilegioa... Baina nik bilatu dudana. Batzuk golfean edo tutean jokatzen hasten diren adinean hasi nintzen nobelak idazten. Lana utzi eta bi urtez egon ginen soldata bat gutxiagorekin etxean. Eskerrak egilea ez ezik, ekintzailea zaren! Antzerkia egin nahi izan nuenean konpainia muntatu nuen. Kantatu nahi izan nuenean korua osatu nuen. Nire lurrei buruzko nobela historikoak irakurri nahi nituelako hasi nintzen idazten. Neuk egin nezakeena neuk egiten dut.

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2160. alea
2008-11-23
alde 0    kontra 0
Toti Martinez de Lezea
(Iñigo Azkona)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia