Astekaria

 Bero-beroan 

Sozialismoa berreraiki

Joan den asteburuan Bush buru izan duen nazioarteko bilkura egin dute Washingtonen. Bush da planeta atzerakada globalerako bidean jarri duen finantza hondamendiaren erantzule nagusia. Hondamen hori industrian krisia eragiten ari da, milaka enpresek likideziarik gabe ezin baitute iraun eta likidezia hori bankuen kredituek ziurtatzen dute. Orain bankuen iturria itxita dago. Atlantikoaren bestaldean elkartu direnen asmoa ez da izan sistema ekonomiko kapitalista aldatzea, ezta hondamendiaren erantzule nagusiak epaitzea ere. Ez. Kapitalismoa berreraiki nahi dutenak eta Nazioarteko Moneta Funtsa banku zentral global gisa hartu nahi dutenak bildu dira han. Guztiek, Rodríguez Zapatero eta sozialdemokraziako beste liderrak barne, nahi dute sistema kapitalistak segitzea. Bilkura horrengandik eta hurrengoengandik ere, ez da gauza onik espero behar: kapital finantzarioaren diktadura. Zerbait (kontrol gehiago) aldatu nahi dute berdin-berdin segitzeko. Betikoek, bankariek eta espekulatzaileek, irabaziak poltsikoratzen jarraitzea nahi dute. Eta ezkerra zertan ari da? Desagertu egin dela dirudi. Non daude globalizazio kapitalistaren kontrako mugimenduak? Ez al dago bestelako aukerarik? Egon behar du. Eraiki egin behar da. Venezuela, Bolivia eta Kuba, esate baterako, bestelako aukera horren norabidean doaz. Hemen, ezker abertzaleak eztabaida guneak iragarri ditu Nafarroan, gizarte kapitalista xahutzailearen, iruzurgilearen eta ustelaren ordezkoak aurkitzeko. Aitortu behar da ez dela erraza, baina ez da ezinezkoa langile eta herri xehearen beharrak aseko dituen sistema ekonomikoa eraikitzea. Sozialismoa berreraikitzea.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2160. alea
2008-11-23
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia