Mikel Laboak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen sari garrantzitsuena, Gipuzkoako Urrezko Domina, Mikel Laboari emango diote euskal kultura unibertsalaren ikono garrantzitsuenetakoa izateagatik. Abenduaren 23an egingo duten ekitaldian jasoko du domina 74 urteko musikari donostiarrak. Urrezko Dominarekin, gizartearen interes orokorren eta Gipuzkoako balioen alde borrokatzen duten pertsonak edota elkarteak saritzen ditu Aldundiak.

Jon Torner

Jon Torner


2008-11-23


Argia.com 2012