Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Jon Torner

Jon Torner


2160. alea
2008-11-23
alde 0    kontra 0

Andres Orozco-Estrada izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko (EOS) zuzendari titular berria. 2009/10 denboraldian hartuko du kargua, hasiera batean hiru urterako. Orozco-Estradak 31 urte ditu, Medellinen (Kolonbia) jaio zen eta Vienan (Austria) bizi da. Gaur egun Grosses Orchestra Graz orkestraren zuzendaria da.

 

Ernest Alkat bertsolari behe nafarra (Iholdi, 1951) hilaren 7an hil zen. 1967an eskaini zuen aurreneko saioa, eta hogei urte beranduago Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, baita 1989an ere. Ipar Euskal Herrian Xalbadorren eta Mattinen ondorengo belaunaldiko bertsolaria zen Alkat.

 

 

Tuboskapi talde bizkaitarra desegin egingo da. Taldearen izen bera duen diskoa grabatu dute agur moduan. Musikherria diskoetxeak plazaratu du eta Ondarroako Santos Records estudioetan grabatutako zortzi ska-reggae abesti eta bideoklip bat bildu ditu. 2002an eman zituen lehenengo urratsak Ondarroako taldeak, eta disko berria aurkeztu arren, kontzertu gehiago ez dutela eskainiko iragarri dute taldekideek.

 

Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak Gau ilunekoak ipuina (Elkar) plazaratu du. Baionara helduko den estralurtar baten bizipenek ematen diote hasiera erreferentzia literario ugari dituen liburu horri. Zuri beltzezko ilustrazioak Maite Gurrutxaga amezketarrak egin ditu. Eleberri, saiakera eta poema liburuez gain, hiru ipuin bilduma ere baditu idatziak Sarrionandiak: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986) eta Ifar aldeko orduak (1990).

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia