Astekaria

 Bertso berriak 

HipoKrisiari jarriak

I “Ekonomia irakaslea… zuk jakingo duzu noski”... “Krisiaz bada, zuek hainbeste” nik erantzun serioski. Baina ikasleek zerbait gehiago merezi dute, ze osti! Liburuetan ez datorrena kontatuaz nadin busti, borboiren batek titulu hura kentzeko arrisku ta guzti. II Burtsa guztiak amildegian sartu direla entzunik, adituengan dugu esperantza ia duten erantzunik. Dena da izu, dena da mamu, mesfidantza ziurrenik; ezkortasuna, shocka, kaosa depresioa azkenik… erdiarekin psikiatra bati dei egingo nioke nik. III Egia esan, ekonomia erotu egin da nabarmen, hazkundearen itsasontziak izeberga jo ondoren. Zera, izeberg baino gehiago burbuila handi bat omen. Orain hor dira naufrago-gaiak zein salbatuko ote den… eta ez ume, ez emakume: banka-gizonak lehenbailehen!    IV Lotsagarriro espekulatzen bizi diren estrategak, hauen jokoa bada errenta huts egin du esaerak. Zeintzuk dira, ba, kapitalismo basatiaren manerak? Pribatizatu irabaziak, sozializatu galerak, urritasunak beti izan ditzan kudeatzaile berberak. V Oraindik jakin ez duzuenok, emadazue baimena, noiz ikasiko duzue, bada dirua ez dela dena? Ez dena dela pobrearentzat mundu osoan barrena. Aldiz, finantzen piratentzako dirua da litekeena: tripa ez zaie lehertuko, ez ba horixe daukadan pena! VI Zerbait aldatu beharko dela sinetsarazi digute, sistema bera izango denik inork ez dezala uste. Agian Truke Ekonomia egokia litzaiguke; ikasleekin merkatutxoa aisa antolatuko nuke eta bertsook zuoi eskaini irribarre baten truke. Doinua: "Aita izena"

Irudia

Iñaki Aurrekoetxea


2160. alea
2008-11-23
alde 0    kontra 0
Iñaki Aurrekoetxea

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia