Astekaria

 Bero-beroan 

Gero eta malguago

EAEko hauteskundeak gainean dira eta Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak hizkuntz ereduen sistema aldatzeko lege proiektua dela-eta adostasuna lortzeko nahikoa lan badu. Esan da hirukoan adostu gabeko proposamena duela esku artean eta orain formula hori birformulatu egin du, EAJ eta PSE hurbildu nahian edo. Camposek azaldu duenez, bigarren proposamen hau malguagoa da, eta era berean, hainbat eragilek aberastua. Hezkuntza Sailak berak bidalitako oharrean ondoko aldaketak nabarmendu ditu: - Ikastetxeek esparru berrira egokitzeko aldia ez da urtebetekoa izango lau urtekoa baizik. - Ikastetxe bakoitzaren oinarrizko gaitasunak era orokorrean ebaluatzeko prozesuan integratuta egongo dira Lehen Hezkuntzako laugarreneko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarreneko ebaluazioak. - Ikastetxeak helburuetara egokitzen ez badira ikastetxeek eskolatze premiak ez dituztela bete interpretatuko da, baina ez da hezkuntza-ituna era larrian urratu dela pentsatuko. - Hizkuntzarekin zerikusirik ez duten arlo eta irakasgaien ehuneko hirurogeia, gutxienez, euskaraz eman beharko da. Irizpide hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondokoan malgutu ahal izango da, atzerriko hizkuntzak presentzia handiagoa izan dezaten. Euskadi Irratian, Camposek hezkuntzako eragile eta sindikatuekin egindako bilkuraren ondoren, Ana Izagirre Euskal Eskola Publikoko Gurasoen Konfederazioko kideak hitz egin zuen. Maite Artola kazetariak galdetu zion ea eragileek nolako aurpegia jarri zuten Hezkuntza sailburuaren proposamen berria entzunda. Eta horrelako zerbait erantzun zuen: “‘Ez ditugu hainbeste urte behar egokitzeko’ aurpegia jarri du askok. Ikastetxeen ehuneko 95ak ez du lau urteko egokitzapenik behar, epea alferrik luzatzea da”.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2160. alea
2008-11-23
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia