Astekaria

 Txandan 

Bartzak

Besteren bartzak erraz ikusten ditugu. Zeinen erraza den irakasleak kritikatzea, fakultateko kafetegian edo ikasgelan bertan, irakasle gehienek euskara maila kaskarra dutelako nahiz askotan eskolak aspergarri mortalak ohi direlako, norbera ikasle delarik ikasle artean.   Zeinen erraza den ikasleak kritikatzea, fakultateko kafetegian –arestiko ikasle multzoaren ondoan, segur aski– edo bulegoan, klasetik atera eta erdaraz aritzen direlako nahiz ikasleek eskoletan parte hartzen ez dutelako, norbera irakasle delarik irakasle artean.   Zeinen erraza den, azken batean, nahi ez den errealitate horren erantzukizuna auzokoari egoztea. Esaerak dioenez, aise ikusten baititugu besteren bartzak, geure zorriak sumatu ere egiten ez ditugunean.   Zeinen zaila den, ordea, geure kritikak autokritikatik abiaraztea, aditz-pertsonak behar bezainbeste jokatuta: esate baterako, zer egiten dut nik, duzu-zuk, dugu-guk edota dute-haiek eskolen pisua irakasleok bakarrik ez eramateko eta, hortaz, zer egiten dut nik, duzu-zuk, dugu-guk edota dute-haiek ikasleok benetan inplikatzeko?

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta


2160. alea
2008-11-23
alde 0    kontra 0
Edu Zelaieta


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia